XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasi eta bi egunetara, 10ean alegia, Santi Brouard, Valentin Solagaistua, Iñaki Aldekoa, Jose L. Elkoro eta Juan Jose Pujanak osatzen zuten batzordeak, Madrilen bertan, hauteskunde kanpaina hasi orduko amnistia emana egon beharko zela Suarezi adierazi zion unetan, Euskadiko lantoki eta kaleetan ikaragarrizko mobilizazioak gertatzen ari ziren.

Ohikoa zen errepresioak FOP direlakoek bost hilketa eragin zituzten astean zehar- areagotu zituen protestaldiak, maiatzak 13 eta 16an greba orokorrak gauzatu arte. Suarezek aipaturiko batzordearekin erakutsi zuen jarrera irmoa Erabat ezinezkoa zela preso guztiak kaleratzea hauteskunde kanpaina hasi baino lehenago zioena aldatu behar izan zuen mobilizazioen arrakasta eta indarra antzemanda.

Ministroen kontseiluak indultu-erbesteraldiak elkartzen zituen konponbidea ontzat eman zuen eta greba orokorraren bigarren egunean, 16an hain zuzen ere, 1970ko Burgosko epaiketako preso zigortuenek euren indultuaren berri izan zuten.

Dena den, ekaina bitartean beste hainbat preso Europako lurralde desberdinetara kanporatuak izan ziren arren, ekainaren 15ean hainbat presok jarraitzen zuten kartzeletan.

Hainbeste errebindikatu zen amnistia gauzatzeke izan arren hauteskundeak egin ziren eremu instituzional berriari hasiera emanez.

Emaitzak ustekabekoak izan ziren hein handi batean.

Frankista birziklatuen eta burges demokrata txepelen elkargunea izan zen UCD delakoak Estatuan irabazi zuen legez, Euskal Herrian mobilizazio eremuetatik kanpo eta neurri batean egituratu berria zen alderdi sozialista nagusitu zen.

Lurraldez lurraldeko ikuspuntutik Eusko Alderdi Jeltzalea Gipuzkoan eta Bizkaian aitzindari bihurtu zen bezala, UCD delakoa Araban eta Nafarroan garaile genuen.

Beraien berregituratze biltzarrak burutu berriak ziren arren, 1977ko martxoan hain zuzen ere, fenix antzeko EAJ eta PSE nazionalismoa eta ezkerraren erreferentzia nagusiak bilakatu ziren hauteskunde horiek zirela medio.

Alderdi nazionalista, Iruñean batzar nagusian bilduta, 1936ko Estatutua desegokitzat joz, 1931n Lizarran eztabaidatu zena goraipatu zuen lurralde guztiak baita eskuduntza zabalak ere aintzat hartzen zituelako.